VEF Blog

Titre du blog : Can Mitrofan, el blog de Joan-Daniel Bezsonoff
Auteur : Mitrophane
Date de création : 05-03-2009
 
posté le 19-05-2010 à 20:35:25

Les trobades de Maiatz

<!-- Albisteen bi zutabeak -->
  • Aviat penjaré un article sobre les trobades de Maiatz. Si algun lector sap basc, esperi la seua traducció amb candeletes.

 

                                           L'hostal d'Arrangoitze / Arcangues            foto de l'Antoni de Dalt

 

  • Berria.info » 
  • Frantziako Estatuaren menpeko hizkuntza gutxituen literatura aztertu berri dute 'Maiatz' aldizkariaren solasaldietan; esperientziak, onak eta txarrak, partekatzeko baliatu dute hitzordua.

 http://paperekoa.berria.info/plaza/2010-05-19/037/007/lege_info.htm

 

Frantziako banderaren gainetik

Nora Arbelbide.

Baiona

 

Frantziako bandera airean dagoen leku guztietan hizkuntzak hiltzera kondenatuak dira. Euskararen erabilera Iparraldean Hegoaldean baino apalagoa den bezala, gurean ere, gaua eta eguna dira Ipar eta Hego Katalunia, infernua eta paradisua. Perpinya Frantziako prefektura bat da. Eta, ondorioz, bertan ez dago deus», Joan Daniel Bezsonoff Montalat idazleak argi du kontua. Perpinyan sortua, hamar urtez Ipar Katalunian argitaratu ditu bere idatziak. Lehen liburuaren 200-300 ale saldu zituen, bigarrenaren 66. Bartzelonan argitaratzen dituzte haren liburuak orain, eta 10.000tik gora ale ditu saltzen. Halere, ez du amore eman nahi, eta, beste zenbait bezala, Katalunia iparraldeko egoera hobetzen ahalegintzen da. Bertan: «Hoberena eta txarrena daukagu. Mespretxuz beteak dauden jakobinoak eta baita indar eta sakrifizio handiekin ari direnak ere. Baina pentsatzen dut hori hemen gauden guztion kasua dela».

Hemen, erran nahi baita Baionan, Maiatz literatur aldizkariak antolatu solasaldietan. Izan ere, Joan Daniel Bezsonoff Montalatek Katalunia ekarri duen bezala bertara, Frantziako Estatuaren menpeko Korsika, Alsazia, Okzitania, Bretainia eta Euskal Herriaren ordezkariak ere izan dira. Eta elkarrekin tokian tokiko literaturaren osagarriaz mintzatu dira. Jadanik duela bi urte Bardozen (Lapurdi) gisa bereko elkarretaratze bat antolatu zuen Euskal Idazleen Elkarteak (EIE). Orduan elkar ezagutu zuten ordezkari anitzek, preseski. Baina oraindik bazela zer partekatu eta, aurten berriz elkartzeaz gain, baliteke geroan ere biltzea. Korsikarrek interesa erakutsi dute, hain zuzen. Alabaina, egitura aldetik, Korsika franko garatu dela deritzo Francescu-Michel Durazzo idazle eta itzultzaileak: «Tokiko erakundeari esker kultur arloak gaitasun biziki zabalak dauzka. Diru laguntzak badaude, sariak ere bai. Eginkizunen artean, hizkuntza eta liburuen promozioa egitea ere bada. Egoera ona dago alde horretatik».

Proiektuak eskas

Eskas bat izatekotan, sortzaileen artean sentitzen du Durazzok. Proiektu gutxiegi daudela deritzo. Alta, idazleak badaude, ikusiz gainera zenbat diren idazteko gai. Urtean dozena bat liburu argitaratzen dituzte korsikeraz. «Garatu beharrekoa irakurleria da». Zifren aldetik, Korsika iparraldean %60k mintzo dute egunero korsikera, eta hegoaldean, %35ek. Baina hauetako gutik daukate liburu bat korsikeraz irakurtzeko gaitasuna: «Korsikeraz idatzi liburu bat 300-400 aletan saltzen da. Diru laguntzak bainoago, herritarrak konbentzituak ez izatea da arazoa». Literatur aldizkarien aldetik, Bonanova daukate, Albianak argitaratzen duena. Eta, preseski, 19. zenbakian zenbait euskaldunen olerkiak korsikeraz eman dituzte. Artean, Itxaro Borda, Kirmen Uribe eta Felipe Juaristirenak.

Idazle eskasa ere sentitzen dute Okzitanian. Orthezeko Per Noste elkarteko Claude Labandesek hitz egin du Okzitaniako errealitateaz. Idazleak aurkitzea, ezinezkoa: «Sariak eta guzti asmatu ditugu, baina sari deialdiei nehork ez die erantzun». Analfabetismo handia dagoela diote. Alde baikorretan, País Gascons aldizkaria daukate. Literatura bezala, beste zenbait gai lantzen ditu. 500 bat harpidedun ditu, baina alde baikorrena, bereziki, haren webgunea da. Urtean 34.000 bisitari dauzka: «Guhaur harritzen gaitu zifra horrek».

Solasaldietan aipatu beste arazo nagusietako bat itzulpengintzarena da. Frantsesetik pasatu gabeko lanak, hara zer goraipatzen duen Pierrette Kermoal bretoiak. Horretan dabil Aber aldizkarian. Itzulpenak egiten dituzte, baina ingelesera. Esperientziak erakutsi dio Kermoali frantsesa saihestea beharrezkoa dela: «Ahal dudan guztiz borrokatu naiz obra literarioaren frantsesezko itzulpenaren aurka. Orduan frantsesa baita irakurtzen. Gure literatura hiltzeko bide egokiena da, gaur egun daukagun egoera kontuan hartuta». Diru laguntzarik gabe osatzen dute Aber aldizkaria. Zenbait disko eta liburu ere argitaratzen dituzte, beti sorkuntza helburu.

Aipatuak izan diren beste errealitateen artean, Maiatz-ez gain, Bizkaiko Idatz eta Mintz aldizkaria aurkeztu du Igone Etxebarriak. Argitaratu liburuak biziki gustukoak izan dituzte solaskideek, baina horrelakoak hain merke argitaratzea ezinezko ikusten du, adibidez, Kermoalek, dirurik ez daukatelako. Errealitate kaskarrena Ronald Euler irakasle eta idazleak ekarri zuen, Alsaziatik. Gaur egun hango haurren %5ek bakarrik mintzo dute alsaziera. Elsässischen Literaturzeitschrift izeneko aldizkari literarioa dago han, baina frantses eta aleman anitz dauka